Hizkuntzalaritza kuantitatiboa (HK), hizkuntzalaritza orokorraren azpidiziplina bat da. Hala ere, esan dezakegu oso lotura estua duela hizkuntzalaritza matematikoarekin. Azpidiziplina honek, honako esparru hauek hartzen ditu kontuan, esate baterako, hizkuntzen ikasketa, hizkuntza aldaketa, hizkuntzen erabilera eta hizkuntza desberdinen egiturak. HKren helburu nagusia, hizkuntza bat aztertzea da, metodo estatistikoak erabiliz, hizkuntza baten inguruko legeak sortzeko asmoz. Esan bezala, HKren oinarria, hizkuntzaren emaitza estatistikoak dira.
Emaitza estatistiko horiek atera eta aztertzerako orduan, honako bi esparruek sekulako garrantzia dute. Alde batetik, corpus-hizkuntzalaritzak, eta, beste aldetik, hizkuntzalaritza konputazionalak. Bi esparru hauekin ziurtasun enpirikoa lortzen da, hots, behaketa eta esperimentazioaren bidez jasotzen den jakinduria.